2013/03/10

4. entrenamendua

Gaur goizean ere arraunean egiteko asmoz esnatu naiz. Oraindik ohean nengoelarik 60 pultsazio nituen minutuko, eta nekatu xamar nengoen arren, zerbait egiteko gogotsu nengoen.
Oriora joan gara entrenatzaile batekin, eta aldatu ondoren estiramentu batzuk egin ditugu. Orduan nire pultsazioak 80 ziren minutuko. Entrenatzen hasteko hogei minutu egin ditugu korri, eta gero trainerua uretara bota dugu. Uretan beste hogei minutu egin ditugu ariketak eta gestuak eginez. Ondoren, aldaketa batzuk eginez serieak egin ditugu, hurrengo estropadarako preparatuz. Horrela, ordu eta erdiko entrenamendua osatu dugu.
Bukatzean 122 pultsazio nituen minutuko, eta oso nekatuta bukatu dut. Eskuak ere gaizki xamar nituelarik atera naiz, eta beste entrenamentuetan baino goibelago. Hemen argazki bat, ni biko postuan baborrean noa:


No hay comentarios:

Publicar un comentario