Gosaldu eta Gaztelura joan gara aita eta biok kotxez. Orduan nire pultsazioa minutuko 78koa zen. Laartera joan gara gaztelutik, 50 minututan igo gara abiadura polittan.
Bikaina eguraldia, merezidu du horrelako egunak aprobetxatzea mendira joateko. Goran (810 m) 10 bat minutu paisaiaz gozatu dugu eta bera jaitsi gara bide luzexego batetik baina erdi korrika. 45 minututan beran geuden eta nire pultsazioa minutuko 116koa zen. Azeituna batzuk jan ditugu eta fisikoki oso gustora sentitu naiz.
Hementxe argazki batzuk:



No hay comentarios:
Publicar un comentario