2013/03/02

4.ENTRENAMENTUA

Gaur goizean oso lasai jaiki naiz. Animikoki eta fisikoki oso ondo nengoen. Esnatzerakoan 55 pultsazio minutuko nituen. Gaur partidurik ez nuenez gimnasiora joatea erabaki dut. 9:30 aldera esnatu eta 10:15 aldera gimnasioan nengoen.

Entrenamendua hasi baino lehen, 73 pultsazio minutuko nituen. Entrenamenduari hasiera emateko beroketa batzuk egin eta estiratu egin dut. Ondoren, lasai-lasai, 20 minutu egin ditut korri zintan. Gero, 30 abdominaleko 4 serie egin ditut. Hori eta gero, 20 lunbarreko 2 serie egin ditut. Azkenik, bizikletan 30 minutu ibili naiz.

Entrenamentua amaitzerakoan, 115pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko ondo bukatu dut eta animikoki ere bai. Azkenik bizikleta hartu eta etxera itzuli naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario