Gaur goizean, anitmikoki eta fisikoki ondo esnatu naiz, baina
gaizki sentitzen hasi naiz bat-batean eta etxean geratu naiz. 56 pultsazio
nituen minutuko. Arratsaldean, ondo bazkaldu eta hobeto sentitzen nintzenez,
gimnasiora joatea erabaki dut.
Entrenamendua hasi baino lehen, 76 pultsazio nituen minutuko.
Gaurko entrenamendua ez da oso gogorra izan, goizean gaizki sentitu naizelako
eta ez nahi nuelako okerrago bukatu. Entrenamendua hasteko, 20 minutu
egin ditut korri 10 km/h abiadurarekin. Ondoren, ergometroan 15 minutu ibili
naiz. Indarrak hartzeko, 10 minutu estiratzen egon naiz. Ondoren, besoak landu
ditut (argazkian agertzen den makinan) 10 minutu eta bukatzeko, abdominalak
egin ditut 4 serie 25ekoa.
Gustura bukatu dut entrenamendua eta ez oso nekatuta. Entrenamendu
amaieran, 116 pultzazio nituen minutuko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario