2013/03/06

3. entrenamendua



Gaur golpez esnatu naizenez nire pultsazioak handiagoak ziren, 64 minutuko hain zuzen ere. Animikoki oso ondo esnatu naiz eta gogotsu ibili naiz egun guztian zehar. Aspaldiko lagun batekin joan naiz jinasiora kirol pixka bat egiteko asmoz.
Entrenamendua hasi baino lehenago 76 pultsazio nituen minutuko. Hasteko, beroketa batzuen ondoren, 40 minutu egin ditut korri zinta 9.5 km/h-ko abiaduran, eta bost minutu gehiago aldapan jarrita. 30 minutu egin ditut bizikletan eta ondoren beste 15 minutu hergometroan. Bukatzeko, 30 abdominaleko lau serie egin eta estiramenduak egin ditut. Entrenamendua bukatzean 120 pultsazio nituen minutuko.
Fisikoki ohi baino nekatuago sentitu naiz entrenamendu gogorrak izaten ari naizelako, eta nekea metatuta daukadalako, baina hala ere pozik atera naiz.
Hemen bizikletan aritu naizeneko argazki bat:
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario