2013/03/31
6. entrenamendua
Gaur goizean, oso nekatuta jeiki naiz, gaur ordu aldaketa egon detelako eta horregatik ordu bat gutxiago lo egin detelako. Animikoki berriz, nahiko ondo esnatu naiz. Erlaxatuta. 58 pultsazioekin minutuko
Goizean, Usabal irekita zegoela aprobetxatuz, gimnasiora joan naiz kirol pixka bat egitera. Kiroldegira iristean, 84 pultsazio eduki ditut bizikletaz joan naizelako. Gimnasioan, hasieran, korri egin dut korri egiteko makinan, 15 minutuz. Gero, 5 minutu deskantxatu eta ankak eta besoak estiratu ditut pixka bat, gero arraun egiteko, beste 15 minutuz. Berriz deskantxatu eta gero, makinetara joan naiz, ankak eta besoak lantzeko. Makinatan, 20 minutu ibili naiz gutxi gorabehera, makina desberdinak erabiliz. Bukatzeko, esterillak artu eta estiramendu batzuk egin ditut, gorputza lasaitzeko. Entrenamenduaren bukaeran, 122 pultsazio eduki ditut minutuko oso nekatuta negoelako.
Etrenamenduan, animikoki oso motibatuta egon naiz, Osasuna irabazten zihoalako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario