Atzo ezin izan nuen entrenamendua igo eta gaur igotzen dut. Atzo goizean animikoki eta fisikoki oso ondo jaiki nintzen, izan ere, nire urtebetetzeak ziren. Esnatzerakoan 56 pultsazio minutuko nituen. Ostiralean, normalean, ez dut entrenamendua edukitzen baina atzo bai. Arratsaldeko laurak aldera usabal polikiroldegira joan nintzen. Entrenamendua hasi baino lehen 72 pultsazio minutuko nituen.
Entrenamendua hasteko, pixka bat berotu dugu harrapaketetan jolasten. Ondoren, "Australia" izeneko ariketa egin dugu; tiroa lantzeko. Gero, bi biren aurkako kontratakeak landu ditugu. Ariketa hori amaitzerakoan, tiro libreak bota ditugu pixkat bat lasaitzeko. Ondoren, "lineak" (korri) egin ditugu.
Gero, bost bosten aurka jolastu dugu hainbat jokaldi landuz. Amaitzeko tiro batzuk bota ditugu.
Entrenamentua eta gero nahiko ondo sentitu naiz. Nire pultsazioa 114 pultsazio minutukoa zen. Animikoki oso ondo sentitu naiz eta fisikoki nahiko nekatuta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario