2013/03/16

2. entrenamendua

Gaur goizean, animikoki oso motibatuta jeiki naiz, gaur Uzturrera joateko gogoekin negoelako. Fisikoki berriz, atzoko agujeta pixka batzuekin eta katarroarekin esnatu naiz, ala ere nahiko ondo negoen fisikoki.Esnatu naizenean, 60 pultsazio nituen minutuko.
Goizeko 9 etan Santa Klaran gelditu gara Uzturrera igotzeko eta aldapa igotzen hasi aurretik, estiramendu batzuk egin ditugu eta orduan, 69 pultsazio nituen minutuko.
Uzturrerako bidean, oso ondo ibili gara. Hasieran, Izaskungo aldapa erorita zegoenez, momentu batzuetan eskalatzeko beharra izan dugu eta bukaeran lurra elurtuta zegoenez, oso irristakorra zegoen. Zorionez ez gara erori eta nahiko azkar iritxi gara gailurrera. Hordu bat iraun dugu Tolosatik Uzturrera joaten eta puntan 10 bat minutu egon gera paisaiaz gozatzen eta lanerako argazkiak ateratzen. Bueltan beste hordu bat iraun dugu gutxi gora behera.Gailurrera iristean, 120 pultsazio nituen minutuko bukaera oso nekagarria egin zaigulako.
Naiz eta toki batzuetan hotz handia egin eta haize gogorra egon, eguraldi nahiko ona egon da eta goiza ondo aprobetxatu dudala uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario