2013/03/16

8. entrenamendua

Gaur oso ondo lo egin dut eta anitmikoki oso pozik jaiki naiz eta fisikoki ondo ere. 57 pultsazio nituen. Beraz, gimnasiora joan naiz kirola egiteko itentzioarekin. Prestatu eta Usabalera joan naiz.

Entrenamendua hasi baino lehen, 76 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua korrika hasi dut 25 minutu 10,5 km/h-ko abiadurarekin. Gero, hergometroan 15 minutu egon naiz. Ondoren, argazkian ikusten den bezala hankak landu ditut 10 minutu eta besoak ere landu ditut beste 10 minutu makinetan. Bukatzeko, estiramendu batzuk egin ditut. Bukaeran, 120 pultsazio nituen minutuko.

Usabaletik nahiko pozik eta ez oso nekatuta atera naiz. Etxera azkar joan naiz gose handia nuelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario