Atzo (igandea), animikoki pozik esnatu nintzen eta fisikoki berriz, nekatuta esnatu nintzen, lo gutxi egin nuelako. Esnatutakoan, 62 pultsazio eduki nituen. Eguraldi txarra ez zuela egiten aprobetxatuta, Pagolak, Adarra eta bere baserrira joateko proposatu ziten. Goizeko 9 etan atera ginen Tolosatik eta kotxez Urnietara joan ginen. Ibiltzen hasi aurretik, 76 pultsazio nituen minutuko. Gero, Adarrara igo ginen. Bidea nahiko ezea zegoen eta puntan elur pixka bat zegoen baina ez zuen euririk egin eta nahiko ondo ibili ginen, eguraldiari dagokionez. Puntara, ordu batean iritsi ginen eta beste ordu bat inguru iraun genuen Adarratik baserrira jeisten. Puntara iristean, 150 pultsazio nituen minutuko.
Bidean, oso eroso ibili nintzen eta oso ondo pasa genuen. Bere baserrian bazkaldu eta gero Errealan partidoa ikustea joan nintzen gurasoekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario