Gaur goizean fisikoki oso ondo jaiki naiz atzo nahiko azkar oheratu nintzelako eta animikoki ere nahiko ondo oso eguraldi ona egiten duelako. Esnatzerakoan 56 pultsazo minutuko nituen. Eskolatik atera, etxera joan, bazkaldu eta usabal polikiroldegiko gimnasiora joan naiz. Entrenamendua hasi baino lehen 72 pultsazio minutuko nituen.
Entrenamendua hasteko hankak eta besoak estiratu ditut. Ondoren, korri egiteko makinan 20 minutuz aritu naiz nahiko erritmo onean. Gero, hankak eta besoak lantzeko makina desberdinetan aritu naiz 15 serieak eginez. Jarraian, ergometroan beste 20 minutuz aritu naiz. Amaitzeko, berriro estiratu ditut hankak eta besoak.
Entrenamendua amaitzerakoan 118 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nekatuta amaitu dut, baina animikoki oso ondo.

No hay comentarios:
Publicar un comentario