Gaur, osteguna, animikoki oso ondo esnatu naiz ondo egin baitut lo eta eguraldi ona egiteak beti hobetoago sentiarazten dizu. 57ko pultxazioa nuen esnatzean. Arratsadea libre izanik ezin nuen etxean geratu eta usabalera joan naiz kirol pixka bat egitera.
Ginasioan hasi naiz eta hasieran 74ko pultxazioa nuen. Ondo estiratu eta berotu ondoren bizkarra eta besoak landu ditut makinetan, ahal eta makina desberdin gehienetatik pasatuz. Ondoren bizikletan jarri naiz, 20 minutu eta hau amaitzean 300 abdominal, 150 lunbar eta 50 flexio egin ditut. Bukatzeko kalera atera naiz 30 min ritmo lasaien korri egitera.
Oso ondo sentitu naiz entrenamendua egiten eta entrenamendu amaitzean 117ko pultxazioa nuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario