Gaur goizean, ondo esnatu naiz nahiko ondo egin dudalako eta anitmikoki oso pozik eguraldi ona egin behar zuelako. 57 pultsaziorekin esnatu naiz. Arratsaldean, inglesetik atera eta gero, korri egiteko asmoa nuen baina bero gehiegi egiten zuenez, azkenean, Usabalera joatea erabaki dut.
Entrenamendua hasi baino lehen, 76 pultsazio nituen nahiko azkar joan naizelako ibiltzen Usabalera. Hasteko, estiramendu sinple batzuk egin ditut eta berotzeko, 20 minutu egin ditut korrika; 10 minutu 10.5-ko km/h abiadurarekin eta beste 10 minutu 11 km/h-ko abiadurarekin. Ondoren, bizikletara jo dut eta 15 minutu ibili naiz bizikletan. 5 minutuko atsedenaldia egin dut eta makinetara jo dut. Gaur, besoak landu ditut besoak lantzeko makina batzuetan. Bukatzeko, 20 abdominaleko 5 serie egin ditut. Entrenamendua bukatu eta 114 pultsazio nituen minutuko.
Bukatu dudanean ez naiz oso nekatuta sentitu eta gainera, nahiko gustura bukatu dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario