Gaur goizean esnatzerakoan 60 pultsazio nituen minutuko. Oso ondo esnatu naiz fisikoki eta animikoki aspaldiko partez 11 ordu egin gut lo. Gosaldu eta 11:00 aldera usabalera joan naiz. Saioa hasi aurretik 77 pultsazio nituen minutuko.Kirola egiten hasi aurretik esterila hartu eta luzaketak egin ditut. Ondoren bizikletan ibili naiz 15 minutu hankak lantzeko eta beste 15 minutu ergometroan besoak lantzeko 110 watteko errimoarekin.
Gaur batez ere korri egin nahi nuen, beraz, zintan ibili naiz 20 minutu 11 km/h abiaduran. Oso gogorra egin zait eta deskantsatzeko abiadura 6,5 km/h jaitsi dut eta beste 10 minutu ibili naiz zintan oiñez. Bukatzeko bizikletan 15 minutu aritutu naiz gogor eta luzaketak egin ditut. Entrenamentua bukatzean 120 pultsazio nituen minutuko. Oso nekatuta bukatu dut baino dutxa ondoren oso erlaxatuta sentitu naiz fisikoki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario