2013/04/19

12. entrenamendua



2013-04-19
Gaur pozik esnatu naiz ostirala dela pentsatuz. Nire pultsazioak 50 ziren minutuko esnatu naizen momentuan, eta gogotsu esnatu naizela esan beharra daukat. Animikoki oso pozik.
Gaur egokitzen zitzaigun berezko entrenamendua 15 minutukoa zela ikusirik Usabalera joatea erabaki dut, entrenadoreak esandakoa egin eta beste makina batzuk ere egiteko. Nire pultsazioak hasi baino lehenago 73 ziren minutuko. Beroketa batzuk egin eta 10 minutu egin ditut hergometroan 130 watt-tara. Ondoren, hergometroan oraindik ere, 5 minutuko serie bat egin dut, igarotzen zen minutu bakoitzeko intentsitatea igoz taula baten arabera. Ondoren, zintan 30 minutu egin ditut aldapan jarrita, eta beste 30 korri antzera egiteko makinan. Bukatzeko, eta aspaldiko partez abdominal batzuk egin ditut, 120 hain zuzen ere. Eta baita flexio eta lunbar batzuk ere. Entrenamenduaren amaieran 115 pultsazio nituen minutuko.
Fisikoki gustora bukatu dut entrenamendua eta ez naiz nekatuegi sentitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario