2013/04/19

11. entrenamendua



2013-04-15
Gaur, esnatu naizenean, 58 pultsazio nituen minutuko. Animikoki gogotsu ibili naiz eta ez egun ederra pasa dut. Gaurkoan ere enbarkaderora joan naiz entrenatzera.
Entrenamendua hasi baino lehenago nire pultsazioak 79 ziren minutuko. Entrenamendua hasteko beroketak egin ditut, eta ondoren berrogei minutu egin ditut korri. Ondoren, ergometroan bi serie egin ditut 15 minutukoa bakoitza, 20 palada inguru eta 115-130 watt bitartean. Jarraitzeko, lau minutuko bi serie egon ditut intentsitatea minutu bakoitzean taula baten arabera igoz. Bukatzeko, batela uretara bota dugu eta aldaketak eginez serieak egin gabe ibili gara, batela nola zihoan entrenadoreak ikus zezan. Entrenamendua bukatzean 119 pultsazio nituen minutuko gutxi gora behera, eta luzaketak egin ditut gehienbat hankak askatzeko.
Fisikoki ondo ikusi dut neure burua eta bihar gehiago entrenatzeko gogoarekin geratu naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario