2013/04/19

10. entrenamendua



2013-03-30
Gaur, larunbata delarik, eta bateleko estropadarik izan ez dugunez Oriora joan gara Zarautzeko neskekin traineruan apurtxo bat aritzeko asmotan. Esnatu naizenean, bai fisikoki eta bai animikoki ederki nengoela esan beharra daukat. Izan ere, mareak direla eta lo egiteko nahikoa denbora izan dut. Pultsazioak 52 ziren minutuko esnatzean.
Entrenatzen hasi aurretik 72 pultsazio nituen minutuko. Beti bezala, entrenatzen hasi aurretik beroketak egin ditugu, eta horrekin batera 30 minutu inguruko korrika saioa. Behin trainerua uretara bota dugularik, 20 minutuko beroketa egin dugu eta ondoren Orioko jeitsierako estropadaren simulazioa egin dugu denbora hartzeko. Behin hau bukatuta, itsaso aldera jo dugu eta bertan estropadetako irteerak eta ziabogak egin ditugu. Entrenamenduaren bukaeran 119 pultsazio nituen minutuko.
Behin luzaketak eginda dutxatzera joan gara, euri pixka bat egin du eta gustora hartu dugu berotasuna. Esan beharra daukat oso goiz polita pasa dugula elkarrekin entrenatzen, animikoki oso gustora atera gara denak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario