2013-03-26
Gaur goizean goiz jaiki naiz eskolara joan behar nuelako. Fisikoki ondo
esnatu naiz nahiko lo egin dudalako baina animikoki ez horrenbeste, eskolara
joan behar izateak ez nau asko animatu. Hala ere, esan beharra daukat eguraldiak asko lagundu duela gaurkoan. Esnatzerakoan 56 ziren nire pultsazioak
minutuko. Asteartero legez enbarkaderora joan naiz entrenatzeko asmoz, gogotsu
egia esan.
Entrenamenduari hasiera emateko berotu egin dugu. Horretarako salto batzuk egin ditugu. Minutu bat salto txikiak egiten makurtuta, beste minutu bat eskuekin lurra ikutu eta gero goraino eskuaz jaso saltoak, minutu bat burpe egiten, minutu bat sentadillak egiten eta azkenik minutu bat lau aldiz bizkarra paretean jarrita sentadillak egiten. Behin hau eginda hogei minutuko beroketa egin dugu, eta ondoren piramide batzuk egin ditugu. Serieak honelakoak izan dira: 30 palada 22 paladetara, 10 palada errekuperatzeko, 30 berriz 24 paladetara, 10 errekuperatzeko, beste 30 26 paladatara, 10 errekuperatzeko, beste 30 28 paladatara, 10 errekuperatzeko. 30 palada 24 paladetara berriz, 10 errekuperatzeo, 30 26 paladetara, 10 errekuperatzeko, berriz ere 30 palada 28 paladetara, 30 palada 30 paladatara eta 10 errekuperatzeko. Berriz ere 30 palada 26 paladatara, 10 errekuperatzeko, 30 palada 28 paladatara, 10 errekuperatzeko, 30 30 paladatara, 10 errekuperatzeko eta bukatzeko 30 palada 32 paladatara. Horrelako serieak hiru aldiz egin ditugu. Bukatzeko eta gorputza askatzeko bi vuelta eman ditugu eta luzaketekin entrenamenduari amaiera eman diogu.
Entrenamendua amaitzerakoan 120 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko nekatuta amaitu dut, baina animikoki nahiko ondo, batela ondo baitzijoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario