2013/04/21

14.entrenamendua

Gaur goizean, 59 pultsazio nituen minutuko. Goizeko 9:00tan esnatu naiz, anitmikoki eta fisikoki oso ondo, lo ondo egin dudalako. Gosaldu, jantzi eta eguraldi ona egin behar zuenez, izaskunera oinez joatea erabaki dut lagun batekin. Etxetik atera naizenean, 78 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua luzexegoa egiteko, eskaileretik igo beharrean, karreteratik igo gara. Nere etxetik abiatuta 45 minututan iritsi gara gutxi gora-behera izaskunera. Bertan, nola ez, kroketak jan ditugu eta eguzki pixkat hartzen egon gara. Jeisteko, ia berdina tardatu dugu. Etxera iritsi naizenean, 102 pultsazio nituen minutuko. Ez naiz nekatuta iritsi eta gustora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario