2013/04/21

10.entrenamendua

Gaur goizean, animikoki motibatuta esnatu naiz, Erniora joateko gogoak nituelako eta fisikoki berriz, nahiko nekatuta esnatu naiz lo gutxi egin detelako.Esanatutakoan, 59 pultsazio eduki ditut minutuko.
Eguraldi ona egiten zuela aprobetsatuz, gaur ere Pablorekin gelditu naiz mendira joateko. Baina gaurkoan Erniora joan gara.
Goizeko 9tan elkartu gara San Estebaneko parkean. Orduan, 70 pultsazio eduki ditut minutuko. Montezkue tik igo gara eta gero iturrira iritsitakoan, Erniozabalerako bidea artu beharrean, Erniorako bidea artu dugu. Bidean, oso ondo ibili gara eta ez gara asko nekatu lasai ibili garelako. Erniora, ordu bat eta erdian iritsi gara. Bertan, argazkiak atera eta lasai exerita egon gara. Puntan, jende asko zegoen eta ez gara denbora asko egon. Buelta bide berdinetik egin dugu eta lasai jetxi gara. Bukaeran, azkazalak mina egin dit eta etxera iritsi arte pixka bat sufritu behar izan dut. Entrenamendua bukatutakoan, 109 pultsazio eduki ditut minutuko, oso lasai jetxi garelako. Bestela, oso gustura ibili gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario