2013/04/28

16.entrenamendua

Atzo goizean, oso pozik esnatu nintzen larunbata zelako eta oso ondo lo egin nuelako. Jaiki baino lehen, 58 pultsazio nituen minutuko. Ondo gosaldu, motxila prestatu eta Usabalera joan nintzen kirol pixkat egiteko asmoz eta gimnasiako azkeneko entrenamendua egiteko. Etxetik atera nintzenean, 74 pultsazio nituen minutuko eta oinez joan naiz Usabaleraino.

Entrenamendua hasteko, 15 minutu ibili nintzen korrika 10.5km/h abiadurarekin. Gero, beste 15 minutu bizikletan. Deskantsatzeko, estiramendu batzuk egin nituen eta abdominalak egiteko makinara joan eta 20 abdominaleko 5 serie egin nituen, serie bakoitzaren tartean pare bat minutu utziz deskantsatzeko. Ondoren, besoak eta hankak landu nituen. Besoak lantzeko, 2 makinetan ibili nintzen eta hankak lantzeko beste bi makinetan.

Entrenamenduaren bukaeran, 114 pultsazio nituen minutuko. Ez nuen entrenamendua oso nekatuta bukatu eta gainera, nahiko gustora bukatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario