2013/04/25

16.ENTRENAMENDUA

Gaur goizean animikoki oso ondo esnatu naiz eta fisikoki nahiko ondo. Esnatzerakoan 57 pultsazio minutuko nituen. Arratsaldean, ostegunero bezala, Usabal polikiroldegira joan naiz saskibaloiko entrenamendura. Entrenamendua hasi baino lehen 75 pultsazio minutuko nituen.

Entrenamenduari hasiera emateko harrapaketetan eta 10 paseen ariketa egin dugu pixkat bat perotzeko. Ondoren, "4 kontrario" izeneko ariketa egin dugu. Gero, 11 ariketa egin dugu. Ondoren, korri pixkat bat egin dugu lineak eginez. Jarraian, tiro libre batzuk bota ditugu. Gero, jokaldiak errepasatu ditugu eta ondoren, jokaldi horiek praktikatzeko partido bat egin dugu. Jarraian bi biren aurkako ariketa egin dugu eta azkenik partido bat jolastu dugu.

Entrenamendua amaitzerakoan 119 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko nekatuta amaitu dut eta animikoki nahiko pozik. Hau da nire azken entrenamendua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario