2013/05/05

14.entrenamendua

Gaur, animikoki pozik esnatu naiz, gaur bazkari familiarra geneukalako. Fisikoki berriz nekatuta esnatu naiz, lo gutxi egin detelako. Orduan, 59 pultsazio eduki ditut minutuko. Goizean, bazkaria baino lehenago, Usabalera joan naiz igeri pixka bat egitera.
Usabalera, bizikletaz joan naiz. Usabalera iristean, 88 pultsazio eduki ditut. Aldatu eta 1250 metro egin ditut aurreraka igeri eginez. Hasieran, azkar hasi naiz igeri egiten, baina gero asko nekatu naiz eta gehiago kostatu zait igeri egitea. Ordu erdi iraun ditut gutxi gorabehera. Gero, txorrotan pixka bat deskantxatu eta 1000 metro egin ditut atzeraka igeri eginez. Oraingoan, lasaiago egin nituen largoak eta gutxiago nekatu naiz. Entrenamendua bukatutakoan, 129 pultsazio eduki ditut minutuko. Eta gero, pixka bat erlaxatzeko eta deskantxatzeko, txorroetara joan naiz berriro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario