2013/04/24
Gaurko honetan 60 pultsazio nituela esnatu naiz. Esan beharra daukat ez naizela animikoki oso motibatuta esnatu, baina eguna aurrera joan delarik entrenatzeko gogotsu ibili naiz.
Enbarkaderoan, entrenatzen hasi baino lehenago 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasteko 20 minutuz korri egin dugu, eta ondoren saltoak egiteko garaia ailegatu da. Hasteko minutu batez salto normalak egin ditugu, gero beste minutu batez salto txikiak hankak lurretik altxaz baina hankak estiratu gabe, gero beste minutu bat aritu gara burpe egiten. Azkenik, beroketa bukatzeko paretaren kontra jarri eta minutu bateko lau sentadila serie egin ditugu. Behin hori eginda, bizkarra eta besoak berotu eta uretara atera gara. Bertan 20 minutuz rodatu ditugu eta ondoren serieekin hasi gara. Betiko piramidea bi aldiz errepikatu dugu: 30 palada 22 paladetara, 10 palada errekuperatzeko, 30 berriz 24
paladetara, 10 errekuperatzeko, beste 30 26 paladatara, 10 errekuperatzeko,
beste 30 28 paladatara, 10 errekuperatzeko. 30 palada 24 paladetara berriz, 10
errekuperatzeo, 30 26 paladetara, 10 errekuperatzeko, berriz ere 30 palada 28
paladetara, 30 palada 30 paladatara eta 10 errekuperatzeko. Berriz ere 30
palada 26 paladatara, 10 errekuperatzeko, 30 palada 28 paladatara, 10
errekuperatzeko, 30 30 paladatara, 10 errekuperatzeko eta bukatzeko 30 palada
32 paladatara. Horrelako serieak hiru aldiz egin ditugu. Bukatzeko eta gorputza
askatzeko bi buelta eman ditugu eta luzaketekin entrenamendua bukatutzat eman dugu.
Entrenamendua bukatzerakoan 122 pultsazio nituen minutuko, izan ere entrenamendua gogorra egin zait. Hala ere, batela nola zihoan ikusita oso gustora sentitu naiz bai taldearekin eta baita neure buruarekin ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario