2013/05/06

14. entrenamendua 2013/04/26


Gaur goizean animikoki indartsu jeiki naiz, nahiz eta oso gaizki egin dudan lo. Goizean goiz nire pultsazioak 62 ziren minutuko. Goiza luze joan da, baina arratsalderako gogotsu ibili naiz. Gaur ere Oriora joan gara entrenatzera arratsalde partean.
Entrenamendua hasi aurretik nire pultsazioak 74 ziren minutuko. Beraz, betiko ohiturei eutsiz beroketa batzuk egin eta ordu erdiz korri egin dugu Orioko kostaldetik. Ondoren, trainerua uretara bota eta 10 bat minutuan gestoak eta arraunketa lantzen aritu gara. Segidan serie batzuk egin ditugu beste ordu erdiz guztira. Salida batzuk egin ditugu, baita ziabogak ere. Eta horretaz gain, estropadako erritmoan minutu pare bat eta gero xuabe segi, etengabe, beti ere orduerdi horren barruan. Entrenamendua bukatzerakoan 122 pultsazio nituen minutuko.
Fisikoki esan beharra daukat leher eginda bukatu dudala, baina satisfazioa oso handia izan da. Dutxa goxo bat hartu eta Tolosara bidean jarri gara, afaltzeko gogoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario