Atzo ezin izan nuen blogean idatzi entrenatzetik oso berandu ailegatu nintzelako etxera. Goizean animikoki nekatuta esnatu nintzela esan beharra daukat, eta nire pultsazioak 59 ziren minutuko. Nekatuta egon arren eguna nahiko azkar pasa zitzaidan, eta arratsaldeko bostak eta erdietan Oriora abiatzeko geratu ginen. Seiak pasatxo ziren ailegatu ginenean, beraz aldatu eta trainerua bota genuen.
Entrenamendua hasi biano lehenago 75 pultsazio nituen minutuko, eta lehorrean berotu ondoren arraunean hasi ginen. 20 minutuko beroketa saioa egin genuen uretan, lehenengo besoz arraunean eginez, gero bizkar erdia botaz eta azkenik bizkarra osorik botaz. Behin hau bukatuta itsasora atera ginen repaleatzen ikasteko, bestela, olatu asko daudenean pala trabatu egiten da eta ezin da arraunean egin. Itsasoa oso txarra zegoen, baina hala ere 15 mintu inguru ibili ginen bertan, gero berriz ere errekara joanez beste 10 bat minutu segidan eginez. Azkenik, eta entrenamenduari amaiera emateko 8 minutuko hiru serie egin genituen 32 paladatara. Hau bukatzean, nire pultsazioak 119 ziren zehazki.
Entrenamendu gogorra izan zen benetan, eta denok oso nekaturik bukatu genuen. Hala ere animikoki ondo sentitu nintzen gustora joan nintzelako arraunean. Beraz, autoa hartu eta berriz ere Tolosara itzuli ginen, nahiko berandu.
Hona hemen errekan serieak egiten ari gineneko argazki bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario