Ezin izan dut duela pare bat asteko entrenamendua lehenago igo argazkia bidaltzen ez zidalako argazkia atera zidan pertsonak. Ostiral hartan ere Oriora joan ginen Zarauzkoekin traineruan entrenatzera joateko.
Esnatutakoan animikoki oso ondo esnatu naiz, pereza apur batekin 10etarako Orion egon behar genuelako. Nire pultsazioak esnatu bezain pronto 56 ziren nire pultsazioak minutuko. Oriora ailegatu eta trainerua bota bezain pronto, nire pultsazioak 74 ziren minutuko. Entrenamendua ez da oso luzea izan, baina nekeza bai. Hasteko ordu erdiz arraunketa hartzen aritu gara, eta tartean itxasora ere atera gara. Ondoren, serie batzuk egin ditugu, aldaketak ere eginez. Bost minutuko lau serie egin ditugu 32 paladatara, eta serie bakoitzaren artean hiru minutuko deskantsoa. Bukatzeko, itsasora atera gara berriz ere olatu artean arraun egiten ikasteko. Entrenamendua bukatzean nire pultsazioak 110 zire minutuko.
Entrenamendutik ez naiz oso gustora atera itsasoan gaizki aritu naizelako arraunean, baina horretarako ari gara ikasten. Trainerua atera, garbitu eta hartu dugun dutxa beroa oso ondo etorri zait.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario