2013/05/13

11. Entrenamendua

Pasa den larunbatean esnatu eta 68 pultsazio minutuko nituen. Nahiko nekatuta nengoen eta urduri arratsaldean konpetizioa nuelako eta gaua gaizki pasa nuelako. Goiza Iruneko polikiroldegian pasa eta gero eguerdian entrenamenduko arropa jarri eta 75 pultsazio minutuko nituen hasi baino lehen.
Zuzenean luzaketekin hasi nnintzen eta bankuetan minutuak egin nituen, ezker, eskuin eta frontala.
Gero bizkarra eta enpeineak luzatu eta zinta hartu nuen. Konpetizioko tapizean jaurtiketa bakoitza behin ondo egin nuen eta ori egitean uztaila hartu eta berdina egin nuen.

Entemaenduko tapizera joan eta bertan zintarekin jaurtiketa bakoitza hiru aldiz ondo egin nituen. Berdina egin nuen zintarekin. Berriro uztaila hartu eta ariketa bakoitza egin nuen. Uztailarekin bukatzeko, konpetitu eta zinta hartu nuen. Zintarekin berdina egin nuen eta bukatzeko konpetitu nuen.

Bukaeran luzaketak eta 20 abdominaleko 2 serie egin nituen. Amaieran 120 pultsazio minutuko nituen, nekatuta eta etxera joateko goga nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario