Gaur esnatu naizenean, minutuko 80 pultsazio neuzkan. Kontentu esnatu naiz, baina beste egunetan baino nekatuago nengoen.
Entrenamendua hasteko, hankak estiratu eta nire etxetik usabalera joan naiz oinez, 15 minututan. Gimnasioan, hamabost minutuz egon naiz bizikletan: zailtasun maila 4, abiadura 97 eta potentzia 91. Ondoren, 25 abdominaleko bi serie, hankak ixteko makinan 50eko bi serie (15eko pisuarekin) eta hankak irekitzeko makinan 25eko lau serie (25eko pisuarekin). Gero, berriz errepikatu ditut abdominalak eta bi makinetan egindakoa. Entrenamendua bukatzeko eliptikan ibili naiz 15 minutuz: zailtasun maila 4, abiadura 156 eta potentzia 96.
Entrenamendua bukatu dudanean minutuko 170 pultsazio nituen, eta hankak eta besoak estiratu ditut. Ez nengoen oso nekatuta eta animikoki beti bezela nengoen.
Entrenamenduaren argazki bat (hankak irekitzeko makinan):
No hay comentarios:
Publicar un comentario