Ostiralean esnatu eta minutuko 80 pultsazio nituen. Egun horretan entrenamendua goizean egin nuen, bederatzik aldea (gimnasiora joaten naizen ia guztietan ordu horretan joaten naiz). Alai jaiki nintzen, gabonak direlako eta lasai ibiltzen naizelako egun hauetan. Gainera, kirola egiteko gogoa nuen eta ondo deskantxatu nuen aurreko gauean.
Entrenamendua hasi baino lehen hankak ondo estiratu nituen eta minutuko 90 pultsazio nituen. Entrenamendua hasteko oinez joan nintzen nire etxetik usabalera (nire etxea jesuitinetatik oso gertu dago), 15 minutuz. Usabalera iritsi eta bertan 15 mintuz bizikletan aritu nintzen: zailtasun maila 4, azkartasuna 97 eta potentzia 91. Ondoren, eskailera igotzearen makinean ibili nintzen 10 minutuz: zailtasun maila 12, azkartasuna 102 eta potentzia 235. Makina horretan ibili ostean 25 abdominaleko bi serie egin nituen. Gero, hankak ixtearen makinan 50eko bi serie 15eko pisuarekin; hanka irekitzearen makinan 25eko lau serie 25eko pisuarekin. Ondoren, beste bi serie 25 abdominalekoak. Bukatzeko hamar minutuz ibili nintzen korri egiteko zintan: 5 minutu 10km/k-ko abiaduraz, 3 minutu oinez 7km/k-ko abiaduraz eta azkeneko bi minutuak 10km/h-ko abiaduraz.
Korri egiteaz bukatu eta 180 pultsazio nituen minutuko. Gero, hankak eta besoak estiratu nituen. Nekatuta negoen, baina ez gehiegi, eta animikoki berdin segitzen nuen.
Entrenamenduaren argazki bat (eskailerak igotzearen makinan):
No hay comentarios:
Publicar un comentario