Astelehena, azaroak 25.
Goizean, esnatu ondoren nire pultsazioak minutko 80 ziren.
Nire entrenamendua hasi aurretik minutuko 90 pultsazio nituen. Animikoki pozik nengoen eta energia askorekin.
Hasteko, lurrean hankak estiratu nituen eta nire etxetik, Jesuitinasetik gertu, Usabalera oinez joan nintzen nahiko azkar, ordun lauden batean gutxi gora-behera. Ondoren, astelehen eta asteazken guztiak bezala, cylin-eko klasea nuen, 45 minutukoa. Cyclin-eko klasea hasteko bi abesti egin genituen pixka bat berotzeko, abiadura normalean. Gero, abesti bat egin genuen erresistentzia hiru aldiz igoz eta beste bat erresistentzia lau aldiz igoz. Bizikletan altxatuta pare bat abesti egin genituen erritmoarekiko hankak aldatzeko. Beste bat bazuetan altxatuta eta beste momentutan eserita erresistentzia a tope jarriz eta segundu batzuez horrela egon eta gero kendu. Abesti bat, altxatuta bat eta eserita bat abiadura normalena eta gero beste abesti bat altxatuta bat eserita bat abiadura azkarrean. Abesti bat, altxatuta bi eta eserita bi abiadura normalean eta ondoren beste abesti bat altxatuta bi eta eserita bi abiadura azkarrean. Bukatzeko, abesti lasai bat lepoa, besoak eta hankak estiratzeko.
Entrenamendua bukatzean nekatuta negoen baina orandik energiarekin, eta minutuko 170 pultsazio nituen.
Hemen dago nire entrenamenduaren argazki bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario