2013/12/01

2. entrenamendua. heziketa fisikoa, batxi, egunerokoa.



Igandea, abenduak 1.

Igande goizean minutuko 80 pultsazio nituen, eta entrenamendua ginasioan egin dut. Entrenamendua oso goiz zenez, pizkat nekatuta nengoen, baina kontentu.
Entrenamendua hasi baino lehen minutuko 100 pultsazio nituen eta hankak estiratu ditut. Bizikletarekin hasi naiz (sillinetik altzatu gabe) 15 minutu eginez zailtasun maila 3-rekin, azkartasuna 97-99 eta potentzia 93-95. Ondoren, korrika egin dut 15 minutuz 8,5km/h azkartasunarekin. Gero eliptikan ibili naiz beste hogei minutuz zailtasun maila 4-rekin, azkartasuna 136 eta potentzia 83. Makina bat dago eskailerak igotzearen antzekoa dena eta bertan 10 minutu egin ditut 102-ko azkartasunez eta 235 potentziarekin.
Bukatzeko hankak eta besoak estiratu ditut. Entrenamendua egin ondoren oso nekatuta egon naiz, baina hala ere kontentu eta 170 pultsazio minutuko.
Entrenamendu honetako argazki bat:



Yara Plaza

No hay comentarios:

Publicar un comentario