Egun honetan, esnatu eta nire pultsazioak minutuko 80 ziren. Animikoki alai nengoen eta ez nengoen nekatuta.
Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta hankak eta besoak estiratu nituen. Entrenamendua hasteko Usabalerako bidea bizikletaz egin nuen, abiadura nahiko azkarrez eta 7-8 minutu behar izan nituen Usabalera iristeko. Bertan, cyclineko saio nuen, 45 minutukoa. Hasteko bi abesti egin genituen berotzeko, momentu batzuk eserita eta beste batzuetan bizikletan altxata. Gero, abesti bat egin genuen flotadekin: flotada egin lau pedaleoz, altxata jarraitu zortzi pedaleoz eta gero eserita, horrela lau aldiz abesti osoan zehar. Ondoren beste bi abesti, bat altxata eta bestea eserita (abiadura azkarrez) erritmoarekiko hanka aldatzeko.Beste abesti bat denbora guztian altxata eta abesti osoan zehar lau aldiz erresistentzia atope jarriz. Hurrengo abestia eserita egin genuen abiadura oso azkarrez eta besoen posizioa aldatuz (2, 5, 3). Ondorengo abestia eserita pedaleo bat eta altzata beste bat egin genuen, eta batzuetan pedaleo bat egin beharrean bi eserita eta bi altxata. Beste abesti bat egin genuen lau pedaleo eserita, beste lau altxata eta beste lau gluteo. Azkeneko abestian eserita eta altxata ibili ginen, baina hiru aldiz abesti guztian erresistentzia atope jarri behargenuen altxata geundela, eta erresistentzia hori eserita mantendu segundu batzuez. Cyclinen saioaren bukaeran 160 pultsazio nituen minutuko. Cyclin eta gero Usabaletik etxerako buelta egin nuen eta 10 bat minutu tardatu nituen, zeren nahiko nekatuta nengoen. Etxera iritsi minutuko pultsazioak neurtu, 130 nituela, eta besoak, lepoa eta hankak (lurrean) estiratu nituen.
Hemen dago nire entrenamenduaren argazki bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario