Gaur esnatu naizenean 90 pultsazio nituen eta animikoki beti bezela nengoen., bat ere nekatu gabe.
Entrenamenduarekin hasteko hankak estiratu eta Ibarrako frontoira joan naiz bizikletaz, hamar minutuz. Bertan nire lagun Ane Movellanekin raketekin ibili naiz, eta bi partida egin ditugu; batean nik galdu dut 16-21;bestean, nik irabazi dut 21-8. Bi partida horiek eta gero, etxera bueltatu naiz bizikletaz baita ere, Ibarratik. Gutxi nengoen nekatuta eta kontentu, raketekin jolastea gustuko dudalako. Besoak estiratu eta minutuko 130 pultsazio nituen.
Entrenamenduaren argazki batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario