2014/01/19

15.entrenamendua heziketa fisikoa, batxi 1, egunerokoa

Larunbata, urtarrilak 18.

Larunbatean esnatu nintzenean minutuko 80 pultsazio nituen, ez nengoen nekatuta eta pixkat urduri nengoen ikasi behar nuelako egur horretan, azterketak gertu daudelako.
Hankak estiratu nituen eta minutuko 90 pultsazio nituen . Hasteko,15 minutuz oinez joan nintzen nire etxetik Usabalera. Bertan, 15 minutuz aritu nintzen bizikletan: zailtasun maila hiru, beti bezela, azkartasuna 87 eta potentzia 81. Ondoren, 15 minutuz eskaileren makinan ibili nintzen: zailtasun maila hamabi, azkartasuna 102 eta potentzia 235. Gero, hankak ixteko indarra egin behar den makinan 15eko pisuarekin 50eko bi serie egin nituen ,eta hankak irekitzeko makinan 25eko pisuarekin 25eko lau serie egin nituen.  Bukatzeko, abdominalak egin nituen, baina abdominaletan egiten nuena da goran aguantatu hamar arte kontatuta, hau da, segundu batzuk: 5 abdominal normal, hanka bat bestearen gainean jarrita *, alde bakotzeko 5 eta gero erabat etzanda hankak igo eta hankak oso poliki jeitsi, 10 aldiz. Entrenamendua eta gero hanka estiratu ditut, ez nengoen oso nekatuta eta lasaiago nengoen, minutuko 120 pultsazio nituen.
Nire entrenamenduko argazki bat:
  Yara Plaza

*hau da horren argazkia, ez baldin bada ulertu zen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario