Gaur esnatzean, minutuko 80 pultsazio nituen, pixka bat nekatuta nengoen eta animikoki beti bezela, kontentu. Entrenamedua hasi baino lehen, 80 pultsazio nituen minutuko, eta estiratu egin ditut hankak.
Entrenamenduarekin hasteko, nire etxetik joan naiz Usabalera aoinez, 15 minutuz gutxi gora-behera. Usabalen, 15 minutuz aritu naiz eskailerak igotzearen makinan 235eko potentziaz, 102ko azkartasunez eta 12 zailtasun maila. Gero 7 minutu eta erdiz aritu naiz bizikletan zailtasun maila 3, azkartasuna 92 eta potentzia 85. Ondoren, hankak irekitzeko indarra egin behar den makinan 25eko indarrarekin 25eko lau serie eta hankak ixteko makinan 15eko indarrarekin 50eko bi serie egin ditut. Gero 25 abdominaleko lau serie egin ditut. Bukatzeko, beste zazpi minutu eta erdi egin ditut berriro bizikletan, gutxi gora-behera azkartasun eta potentzia berdinarekin. Hankak estiratu ditut eta minutuko 140 pultsazio nituen. Animikoki berdin nengoen eta entrenamendua egin baino lehen bezain nekatuta nengoen.
Nire entrenamenduko argazki bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario