Ostegunean
dantzako klasea izan nuen. Jaikitzean, 80 pultsazio inguru neuzkan eta nahiko
nekatuta pasa nuen egun guztia. Dantzan hasi baino lehen minutuko 85 pultsazio
neuzkan eta azkenik, bukatzerako 120 inguru.
Berotzen hasteko,
muskulu bikiak berotu ditugu barrari helduta. Jarraian, saltoak egin ditugu,
musikaren erritmoan hanka batekin, bestearekin, hankak irekita, itxita …
errepikapen ugarirekin gorputza martxan jartzeko. Horren ondoren, besoak
berotzeari ekin diogu, horiek altxata gerria mugitzen alde guztietara. Ondoren,
abdominalak egin ditugu, mota desberdinetakoak, horiek ere musikaren erritmora;
normalak, oinak puntan jarrita, hankak altxata, etzanda hankak altxa eta
gurutzatuz … Beroketarekin amaitzeko
plazako arin-arin bat egin dugu, besorik gabe. Ordu erdi iraun du beroketak.
Beroketarekin
amaitzean fandangoari heldu diogu, eta pauso guztiak banaka egin ditugu, errepikapen
desberdinetan; lehenengoa eta bigarrena, lehenengo hirurak, hirugarrena eta
laugarren pausuak … Klasea bitan zatituta egin dugu fandangoa, talde batek bere
zatia bukatzean besteak jarraitzen zuelarik. Besorik gabeko errepikapen batzuen
ondoren, besoak altxata egin dugu. Fandangoarekin amaitzeko behin goitik behera
eta besoak altxata egin dugu. Amaitzean, beste horrenbeste egin dugu
arin-arinarekin.
Klasearen
amaieran, gorputz guztiko luzaketak egin ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario