2014/02/12


Asteartea, otsailak 11.

Hirugarren entrenamendua.

Entrenamenduarekin hasteko, beroketa moduan, nire etxetik joan naiz Usabaleraino oinez 15 minutuz gutxi gorabehera. Usabalen, 20 minutuz aritu naiz eskailerak igotzeko makinan, 204ko potentzian, 88ko azkartasunez eta 11 zailtasun mailan. Gero beste 20 minutuz bizikletan aritu naiz 4ko zailtasun mailan, azkartasuna 56 zelarik eta potentzia 64. Gero 50 abdominaleko lau serie egin ditut, bi ariketa mota desberdin eginez, 10 minutuz. Bukatzeko, lasaitasunera itzulera egiteko, luzaketa batzuk egin ditut 5 minutuz, eta etxera bueltatu naiz oinez.

Animikoki, entrenamenduaren hasieran baita bukaeran ere beti bezala nengoen, umore onez. Fisikoki aldiz, entrenamenduaren aurretik energia askokin nengoen eta hori amaitzerakoan pixka bat nekatuta sentitzen nintzen, beti bezala.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 140.


Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario