Astelehena, otsailak 24
Zazpigarren entrenamendua.
Entrenamendua hasteko beroketaren
atalarekin hasi naiz 5 minutuz etxean luzaketa batzuk eginez. Ondoren, Usabaleraino
joan naiz pauso lasai batean 10 minutuz eta bertatik Alegiaraino joan naiz
abiadura azkar batean. Santa Klaratik Alegiara joan- etorria egiteko ordu bat
eta erdi behar izan dut. Jarraian, lasaitasunera itzulera egiteko etxean zenbait
luzaketa egin ditut.
Animikoki, oso alai eta
energia askokin nengoen. Fisikoki, entrenamenduaren aurretik ondo nengoen eta amaitzerakoan
pixka bat nekatuta.
Pultsazioei dagokionez,
esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90
pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 100.
Hemen dago
entrenamenduaren argazki bat:

No hay comentarios:
Publicar un comentario