2014/02/26


Asteazkena, otsailak 26

Zortzigarren entrenamendua.

Entrenamendua hasteko beroketaren atalarekin hasi naiz 10 minutuz etxean luzaketa batzuk eginez, beti bezala. Ondoren, nire aitarekin Belate auzotik Usabaleraino joan naiz abiadura azkar batean eta joan- etorria 40 minutuetan egin dugu. Ondoren, lasaitasunera itzulera egiteko 10 minutuz mantso ibili gara, Belatetik etxeraino.

Animikoki, oso kontentu eta motibatuta nengoen, bihar Ostegun Gizena delako. Fisikoki, entrenamenduaren aurretik ondo nengoen eta amaitzerakoan pixka bat nekatuta.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 120.

Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:



No hay comentarios:

Publicar un comentario