2014/03/01

5.ENTRENAMENDUA (2014/02/26)


Asteazken arratsaldean lagun batzuekin Uzturrera joan nintzen, pauso arinean. Santa Klaratik abiatu ginen eta berehala iritsi ginen Izaskunera (25 minutun). Izaskundik gora jarraitu genuen, eta Uzturrera iritsi aurretik dagoen txabolatxoan bost minutuko atsedenaldia egin genuen. Abiatu ginenetik ordubetera edo iritsi ginen gailurrera eta han ordu laurdenez inguruko paisaiaz gozatu genuen. Ondoren, beherantz abiatu ginen eta gutxi gorabehera berrogei minuturen buruan iritsi ginen gure abiapuntura, Santa Klarara. 

Pultsazioei dagokienez, 85 pultsazio neuzkan minutuko jaikitzean, 90 ariketa fisikoa egin aurretik eta 120 inguru amaitzean. Animikoki nahiko alai nengoen baina nekatu xamar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario