2014/02/10


Osteguna, otsailak 6.

Lehenengo entrenamendua.

Entrenamendua hasteko beroketaren atalarekin hasi naiz 20 minutuz gutxi gorabehera. Horretarako oinez joan naiz mantso- mantso nire etxetik Usabaleraino. Bertan, nire abiadura azkartu egin dut eta Alegiaraino joan naiz abiadura azkar batean, 35 minutuz. Jarraian, lasaitasunera itzulera egiteko Alegiatik Tolosara hasierako erritmo mantsoan bueltatu naiz.

Animikoki, entrenamenduaren hasieran baita bukaeran ere umore onez eta kontentu nengoen. Fisikoki aldiz, entrenamenduaren aurretik primeran nengoen eta hori amaitzerakoan pixka bat nekatuta sentitzen nintzen.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 120.


Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario