Larunbata, otsailak 8.
Bigarren entrenamendua
Entrenamendua hasteko beroketaren
atalarekin hasi naiz 10 minutuz, gorputza berotzeko ariketak eginez (klasean
bezala). Gero, erritmo mantso batean hasi naiz oinez beste 10 minutuz etxetik
San Franciscoraino eta ondoren, erritmoa bizkortu egin dut Alegiako bideko
Karting-araino 30 minutuz. Jarraian, lasaitasunera itzulera egiteko hasierako
erritmo mantsoan bueltatu naiz eta etxean luzaketak egin ditut.
Animikoki, entrenamenduaren
hasieran ez nengoen oso kontentu euria egiten zuelako, baina azkenean, umore
onez amaitu dut aste honetako entrenamenduekin amaitu dudalako. Fisikoki aldiz, entrenamenduaren aurretik primeran nengoen eta
hori amaitzerakoan pixka bat nekatuta sentitzen nintzen.
Pultsazioei dagokionez,
esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90
pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 110.
Hemen dago
entrenamenduaren argazki bat:

No hay comentarios:
Publicar un comentario