2014/03/07

7.ENTRENAMENDUA (2014/03/06)

Atzo arratsaldean beste behin dantzako entrenamendua izan nuen. Berotzeko ariketa batzuekin hasi ginen: luzaketak hankak irekita eta itxita (gorputza hanka batera eta bestera eramanez), blokeoak eta abdominalak egin genituen lurrean. Dantzarako beharrezkoak dira indarra eta malgutasuna lortzeko. Ondoren, argazkian ageri den uztai-dantzaren errepikapen batzuk egin genituen eta jarraian, makil txikien dantzari heldu genion. Bukatzeko, lasaitzeko ariketa batzuk egin genituen, batez ere luzaketak. 

Animo aldetik oso nekatuta nengoen. Pultsazioei dagokienez, 80 inguru neuzkan jaikitzean, 85 inguru ariketa fisikoa egin aurretik eta dantzarekin amaitzean 100 pultsazio minutuko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario