Ostirala, martxoak 14
Hamabigarren entrenamendua
Entrenamendu hau,
aurrekoaren berdina egin dut, nahiz eta beroketa eta lasaitasuna aldatu. Entrenamenduan,
beroketaren atalarekin hasteko 7-8 minutuz oinez joan naiz Trianguloraino.
Gero, bertatik Usabaleraino joan naiz abiadura azkar batean eta joan- etorria
Belateraino 45 minutuetan egin dut. Ondoren, lasaitasunera bueltatzeko etxean
luzaketa batzuk egin ditut 5 minutuetan.
Animikoki, oso pozik
nengoen nire urtebetetzea delako. Fisikoki, entrenamenduaren aurretik oso ondo
eta energiarekin sentitzen nintzen eta amaieran pixka bat nekatuta.
Pultsazioei dagokionez,
esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90
pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 110.
Hemen dago
entrenamenduaren argazki bat:

No hay comentarios:
Publicar un comentario