2014/03/16


Osteguna, martxoak 13

Hamaikagarren entrenamendua

Entrenamendua beroketaren atalarekin hasi naiz 5 minutuz etxean luzaketa batzuekin. Gero, nire aitarekin Belate auzotik Usabaleraino joan naiz oinez abiadura azkar batean eta joan- etorria 50 minutuetan egin dugu. Ondoren, lasaitasunera itzulera egiteko Belatetik etxeraino 5 minutuz mantso ibili gara.

Animikoki, oso pozik eta energiarekin nengoen. Fisikoki, entrenamenduaren aurretik baita ondoren ere, ondo nengoen.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 100.

Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario