Gaur arratsaldean cyclingeko klasera joan naiz. Tolosako erdigunetik Usabalera joan naiz oinez pauso azkarrean eta ordu laurden bat beranduago klasera iritsi naiz. Klasean lehenik eta behin besoak, hankak eta lepoa berotu ditugu, eta gero klasearekin hasi gara. Gaurko klasean erresistentziako hainbat ariketa egin ditugu, eta baita abiadurazko ariketa asko ere. Klasearen amaieran berriz ere estiramenduak egin ditugu lasaitasunera itzultzeko, lepoa, hankak eta besoak luzatuz.
Gaur animikoki pixka bat nekatuta nengoen eta nire pultsazioak honako hauek izan dira: esnatzerakoan 70, entrenamendua baino lehen 80 eta entrenamenduaren ondoren 110.

No hay comentarios:
Publicar un comentario