2014/03/14

10.ENTRENAMENDUA (2014/03/13)

        Atzo, osteguna izanik, dantzako klasera joan nintzen. Ia beti bezala, berotzeko, gutxi gorabehera 40 minutuz barrako ariketa desberdinak egin genituen teknika lantzeko: plié, fondue, ronde de jambe, frappe eta amaitzeko saltoak (lehenengo, bigarren nahiz hirugarren posizioan). Segidan, ezker hanka barrara igota egin genituen luzaketak (malgutasuna lortzeko ezinbestekoak). Barran amaitu eta segidan, spagat egin genuen lurrean. Gero gauza bera egin genuen eskubiarekin. Beroketarekin amaitzeko, blokeo mota desberdinak egin genituen lurrean, besteak beste, gorputza ukondoen gainean, eskuen gainean, hanka bat altxata, beso bat altxata...Behin hori bukatuta, makil txikiekin egiten dugun koreografiari heldu genion klase guztirako, irudian ikusten dena bera da.Amaitzeko, hamar minutuz luzaketa desberdinak egin genituen, gorputz guztikoak.

       Ostegunero bezala oso nekatuta nengoen baina animo aldetik alai. Jaikitzean 75 pultsazio inguru nituen minutuko, ariketa fisikoa, hau da, dantza egin aurretik, 90 eta amaitzean,110.


No hay comentarios:

Publicar un comentario