2014/03/14

9.ENTRENAMENDUA( 2014/03/11)

        Asteartean polikiroldegian egiten dudan plaza-dantza ikastaroari lotuta egin nuen kirola, dantza hain zuzen ere. Dantzan hasi aurretik puntak eta orpoak ondo berotu eta luzatu genituen, horiek baitira euskal dantzan batez ere behartzen direnak. Ordubeteko klasean dantza desberdinekin aritu ginen; klase hasieran larrain-dantzarekin, lehenik pauso berriak ikasten eta ondoren ikasitako guztiaren zenbait errepikapen eginez. Klasearen bigarren zatian ez genuen ezer berririk ikasi, genekiena praktikatu baizik; fandangoa eta arin-arina (bikoteka nahiz zirkuluan), zazpi-jauzi izeneko dantza eta ondoren, bikoteak txandakatuz egiten den polka. Kalejira batekin bukatu genuen klasea.

        Animo aldetik ondo nengoen, nahiko lanpetuta baina pozik. Jaikitzean, 70 pultsazio nituen minutuko, ariketa fisikoa egin aurretik 90 eta amaitzean 110 inguru. Ondorengo argazkian arin-arina egiten agertzen naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario