2014/04/13

4.Entrenamendua

     Apirilak 11, ostirala, pilateseko  klasea izan nuen. Oraingo honetan lurreko lana egin genuen. Klasearekin hasteko erlaxatzeko arnasketa ariketak egin nituen lurrean. Honekin amaitu ondoren bizkarrezurraren artikulazio mugimendua lantzeko lana egin genuen, hau baitzen klasearen tematika. Ordu osoan zehar bizkarrezurra landu genuen ariketa desberdinen bitartez, lurrean, eserita nahiz zutik. Amaitzeko lepoko estiramenduak egin genituen, lepoa erlaxatzeko. 
        Animikoki nahiz fisikoki nekatuta sentitzen nintzen, aste osoan zehar eginiko lan guztiaren ondorioz. Esnatzean 80 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 100 inguru eta klasea amaitu ondoren 110 inguru.

No hay comentarios:

Publicar un comentario